PARTE HARTU

HONDAKIN BILKETAK ITSASERTZEAN

Portu bakoitzeko Top3 hondakin ugarienak.

Hartu portuan aurkitzen dituzun 3 hondakin, eta bota balizko itsas zabor horiek birziklatze-kaiolara, portu bakoitzean dagoen Top 3 hondakin ugariena aurkitzeko.

  • Kanpainako portu guztietan

ITSAS HONDAKINEN ARRANTZA

Dibertsioa eta ingurunearen zaintza uztartzen dituen formula erakargarria aurkezten dizuegu MATER bezalako eszenatoki paregabe batean. Baxurako benetako arrantza-ontzi bat erabiliko dugu, baina ez arrainak arrantzatzeko, tresneria berezia erabiliz, urazalean dauden itsas hondakin eta mikroplastikoak harrapatzeko baizik, herritarrak ingurunearen zaintzan inplikatzeko aukera bikaina izanik. 

  • Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserbatzea: 619814225 info@mater.eus
  • Hondarribia, Ondarroa, Portugalete eta Pasaiako portuetan.

“Itsasoko Plastikoak Biziberritzen” TAILERRA

Itsasoan aurkitzen dugun zabor nagusietako bat plastikoak dira, eta, kasu gutxitan ingurunetik kendu ondoren, nekez birziklatu daitezke, degradazio-maila dela-eta.

Jarduera horretan, plastiko horiei bizitza berria emango zaie, benetako sentsibilizazio-sinbolo bihurtuz, eguneroko objektu bihurtuz, arazo horretaz hitz egiteko aitzakia gisa, eta, ondorioz, soluzioan eraginez, hondakinik onena sortzen ez dena dela azpimarratuz.