ZERO ZABOR URETAN 2019

ZERO ZABOR URETAN kanpaina Euskal Kostaldeko hainbat portutan murgilduko da uda honetan, MATER Ontzi Museo Ekoaktiboaren eskutik, mezu bat zabaltduz: “Jaietan ere: hondakinik onena, sortzen ez dena”. Itsas zeharkaldia egingo da MATER ontzian, hainbat arrantza-udalerrietako jai herrikoiekin bat eginez, herritarrak itsas hondakinen arazoaren inguruan kontzientziatzeko eta hauek saihesteko informazioa eskainiz.

Jai herrikoietan hondakin ugari sortzen dira, eta, kasu askotan, itsas girotik hurbil egoteagatik, herritarren kontzientziazio eskasagatik edo antolakuntza aurreikuspen ezagatik, itsasoan pilatzea suertatuz. ZERO ZABOR URETAN kanpainak jaiek erakarritako bisitari kopuru handia baliatu nahi du, bai eta tokiko eragile desberdinak ere, arazoaren inguruan sentsibilizatu eta  plastikoa saihesteko, murrizteko edo alternatibak berriak bilatzeko aukera eskainiz.

Horretarako, portu bakoitzean, itsasertzeko eta itsas ingurunearen kontserbazioaren inguruko jarduera hezigarrien programa bat garatuko da. Porturatzeak herri hauetan izango dira: Santurtzi ( Uztailak 17-19 ), Mutriku (Uztailak 20-21), Donostia  (Uztailak 22-23), Pasaia (Uztailak 25-28 ) eta Bermeo (Irailak 9-10).