ITSAS ERRALDOIEN MARTXA
Zientzia, gizartea eta kontsumoa ardatz hartuta, itsasoko zaborraren gaia formatu irekian eztabaidatuko da herriko kaleetan, Hondakin erraldoiaren eta BIODIVERSIDAD damaren parte-hartzearekin. Erraldoi horiek komunitatean sortu dira, itsasotik jasotako zaborrekin eta kakorratzez ehundutako alga eta itsas animaliekin, Pasaiako emakume eta adinekoen taldearen eskutik. UPV/EHUko emakume zientzialariak hainbat herritan izango dira erraldoi horiekin batera, zientziaren ahotsa altxatzeko eta beste modu batean kontzientzia sortzeko.
- Kanpainako portu guztietan.

BOLUNTARITZA ONTZIAN
Gure balioak partekatzen badituzu eta kanpainari zure denbora eta talentua eskaini nahi badizkiozu, besoak zabalik hartuko zaitugu.
Kontaktatu: 619814225 info@mater.eus
- Gutxienez egun bateko egonaldia, dietak barne.
- Kanpainako portu guztietan

PORTUEN ARTEKO NABIGAZIOAK
Kanpainarekin eta bere helburuekin lankidetzan aritzeko aukera duzu, kanpainako portuen artean MATER ontzian nabigatu ahal izango da, aurrez zehaztutako diru kopuru baten trukean.
- Aurre erreserba ezinbestekoa: 619814225 info@mater.eus
- Prezio orokorra: 50 €/ pertsonako/ibilbideko
- Kanpainako portu guztietan
- Datak eta ibilbideak (aldaketak egon daitezke)
