NI ITSAS ZAINDARI: MERKATARITZA

NI ITSAS ZAINDARI: Merkataritza itsasoaren alde

Tokiko merkataritza, komunitateari balio positiboa ematen dion eragilea izateaz gain, herritarrentzat jasangarritasunean erreferente eta bere komunitatean inspirazio-iturri izan daiteke. Horretarako, kanpaina honen bitartez, kontsumo arduratsuaren jardunbide egokiak partekatu, eta establezimendua posizionatu nahi dira, herri bakoitzeko haurrek sortuko dituzten itsasoa zaintzeari buruzko ahalduntze eta itxaropen mezuen bidez, bezeroak sentsibilizatzea helburu izanik.

Kanpaina hau gutxienez 15 egunez burutuko da ekaina eta uztaila bitartean, azken honetan izanik MATER Ontzi Museoak ZERO ZABOR URETAN zeharkaldia egingo duen hilabetea non elkartu eta lortutako lorpenez gozatzeko aukera izango dugun.

Tokiko merkataritza-elkarte guztiak elkarlanean aritzen dira kanpaina honetan eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak babesten du.