ZERO ZABOR URETAN 2024

Aurten ere, euskal kostaldeak itsaso osasuntsu baten alde egin du. MATER tripulazioaren eskutik, jarduerez beteriko udaz gozatu ahal izan da ahalik eta pertsona gehien itsasoarekiko maitasuna partekatuz eta honen zaintzan inplikatuz.
Zeharkaldi bat non partekatu hitza ardatz bihurtu den; partekatzea kezkak, ikuspuntuak, jakin-minak… baina batez ere, konponbideak. Begien aurrean ikusezina izan daitekeen arazo baten konponbideak, baina guri, MATEReko tripulazioari, gure bihotzaren sakonenean sakonki barneratua duguna. Sakona, lur barrenetik ibai eta haizeak bidea izanda, urpean geratzen diren zabor horiek guztiak bezala, geurea den barnealde hori, gure etxeak, herriak eta hiriak, alegia. Gu baikaude arazoaren atzean, eta, inplikazio edo ezagutza faltagatik izanda ere, gure itsasoa gaixotzen ari gara.
Errealitate hau itzalpetik ateratzeko, MATERek itsaso osasuntsu baten aldeko zeharkaldia egiten du euskal kostaldeko 8 portutan geldialdiak eginez, zeharkaldi bat lortu nahi dugun etorkizunerantz geraleku bakoitzean ahalik eta pertsona gehien inplikatuz. Proiektu hau, bere osotasunean, ZERO ZABOR URETAN da, gure kontsumo-ohiturak, ekoizpen-moduak, eta gu geu, aldaketaren eragile gisa garen heinean, arazoan dugun eginkizuna ikuspegi kritikoz begiratzen duen proiektua. Egitasmo honek protagonismo hori eman nahi digu, ahalduntzea, ekintza bakoitzak kontuan hartzen duela sinestaraztea, eta edozein keinuk komunitate baten barruan (lagunak, familia, lankideak…) komunitate horrek behar duen bultzada izan daitekeela sinistuz, planetaren aliatuak izateko, bertan bizi garen izaki bizidun guztientzat leku duinagoa eta bidezkoagoa izan dadin.
Asko ikasi dugu kanpainan zehar burutu diren ekintzetan parte hartu duten eta inplikatu diren 3.500 pertsona baino gehiagorengandik, ahalduntze hitzaldietatik hasita zeharkaldiko bisitetara arte, jardunbide egokiak partekatuz eta, batez ere, gure hurrengoentzat izango den etorkizun itxaropentsu bat sortu dezagunaren ilusioa piztuz. Ontzira egindako bisitak izan dira kanpainaren jarduera erakargarriena, 703 parte-hartzailerekin. Ontziko txopan itsasoko bizitzaren magiaz liluratu gara, eta haurren hitzak entzunda, eskuak burura bota ditugu “Haurren Mezua” ikus-entzunezkoari begira, gure gela partikular bihurtutako hozkailu zaharrean. Bisitaren ondoren, pertsona guztiak ingurumen osasuntsua baten alde egiteko ideiekin eta ohiturekin atera dira hausnartzen.
Aurten ere, itsasontziko zinemak eman du ikutu magikoa, itsas bizitzari buruzko film labur inspiratzaileen bidez. Zinema zoragarria non begi bistaz ikusten ez duguna hurbildu eta balioan jartzen duen itsasoa, inguratzen eta babesten gaituena, nahiz eta ez garen hortaz ohartzen.
Zalantzarik gabe, itsasontziko zinema gehiago bultzatu behar dugun jarduera horietako bat da, ezagutzera eman jende gehiagorengana irits dadin, pertsonei itsasoaren edertasuna eta handitasuna transmititzea lortu behar dugu, elikagaiak, oxigenoa, klima eta ongizatea ematen dizkiguna baita.
Gainera, portuetan hondakin bilketak antolatu ditugu, gero sormen tailerretan berrerabili direnak, lehen itsasoaren malkoak zirenak, itxaropen tantak bihurtuz. Horretaz aparte, ITSAS ZAINDARI stand-etan parte hartze dinamikak izan ditugu eta baita ZABOR eta BIO erraldoien martxak ere. Aurten, zeharkaldian eragile laguntzaileekin topaketak antolatu ditugu ere bai non hitz egin eta ideiak elkar partekatu ahal izan diren. Zalantzarik gabe martxa handia izan dugu portu guztietan, aurreko hilabeteetan bisitatutako portuetako udalen, saltokien, ikastetxeen eta gainerako gizarte- eta kultura-erakundeen inplikaziorik gabe lortuko ez izan genukeen martxa. Guztira, 457 erakunde baino gehiagorekin bideratu dugu norabidea itsaso osasuntsu batetik, bakoitzak bere eremuan bere lana eta ahalegina eginez. Eta ahalegin horren ondorioz, 80.000 pertsona baino gehiagorengan eragin dugula esan dezakegu. Lorpen handia edizio honetarako.
Erakunde pribatu eta publikoen arteko talde-lana, gizarte zibil antolatuta eta, noski, komunikabidei esker, gure hondakinak beherala murrizteko beharraren mezua helarazi da milaka eta milaka etxetara telebista, irrati, prentsa eta/edo sare sozialen bidez 58 agerraldi baino gehiago eginez.
Eta nola aurkitu dugu gure kostaldea? Osasuntsu gustatuko litzaiguke esatea, baina zoritxarrez hondakinez beteta, batez ere ikusezinak, berehala ozeano-sakonaren parte direnak edo mikro eta nano plastiko bihurtzen direnak, gure ikusmenetik kanpo, uretan eta arnasten dugun airearen parte izanez. Oxigenoa, elikagaiak edo behar dugun ura oparitzen digun itsasoa toxiko bihurtzen ari dugu kate trofikoaren eta uraren zikloaren bitartez. Izan ere, ahaztu egiten zaigu itsasoa bizitzaren oinarria dela, osasuna, ongizatea eta oparotasuna oparitzen dizkigula, BIOk bere defentsan dioen bezala. Marketin plan on bat egiteko gai izatea nahiko genuke, gure espeziearen etorkizunaren alde begiak ireki gaitzan.
Hona hemen itsasaldi honetan aurkitu ditugun eta itsasora iristeko punttuan egon izan diren itsas zaborren datuak:
Portuan bertan, ITSAS ZAINDARI espazioko kaiolan 22,92 kg utzi dira, guztira 6207 zabor-item jaso, aztertu, zenbatu eta partekatu direnak, herritar zientzia protokoloen bitartez. Lurrean aurkitutako zaborrari buruzko datuak jasotzen dituen infografiari erreparatzen badiogu, top 10a aurkituko dugu, non zigarrokinak, litxarreria-bilgarriak eta 2,5-50 cm-ko tamainako piezak nabarmentzen diren. Gainerako hurrenkera horrelakoa da: janari-ontziak, zapiak, tapoiak, gomak eta puxikak, besteak beste. Bildutako hondakinetatik ondoriozta dezakegu material nagusia plastikoa izan zela, % 38,2 hain zuzen ere.
Arrantzatutako zaborrei dagokienez, mikroplastikoak izan dira gehien jaso diren hondakinak; horietatik heren bat plastiko bigunei dagokie, laurden bat plastiko gogorrei, beste laurden bat poliespanei, gainerokoak mikrofibrak eta pelletak izan dira. Hurrengo postuak plastiko makroek osatzen dute, zehazki 5 mm-tik 2,5 cm-ra bitarteko piezek eta 2,5-50 cm-koek. Azkenik, antzeko proportzioan ditugu litxarreria-poltsak, metxeroak/boligrafoak, tapoiak eta janari-bilgarriak, besteak beste. Bildutako ia material guztia plastikoa da (% 98,8), eta mikroplastikoen batez besteko kontzentrazioa 0,091 mikroplastiko/m2 da.
Gure kostaldearen egoera larria erakusten duten datuak. Gure kostaldeko ozeanografia eta orografia kontuan hartuta, badakigu gurea dela, ez datorrela beste leku batzuetatik. Horrek guztiak itsaso osasuntsu baten alde borrokatzen jarraitzera garamatza.
Eskerrik asko edizio honetan parte hartzen duten pertsona eta erakunde guztiei, erakunde laguntzaileei eta aurrera egitera bultzatzen gaituzten boluntario zoragarriei. Hau ez da hemen amaitzen, hurrengo edizioan lanean hasi gara eta zuen parte hartzea espero dugu. Bitartean, gogoratu: hondakinik onena sortzen ez dena da!