Kanpaina osoan zehar, lurzoruko hondakinen 8 bilketa eta karakterizazio egin dira Bilbo, Portugalete, Bermeo, Ondarroa, Mutriku, Getaria, Pasaia eta Hondarribia-n. Eta 4 nabigazio egin dira Itsas Zaborren Arrantzan, MATER ontzian. Karakterizazioak Elitter edo MARNOBA aplikazioekin egin dira, bilketa lurreko eremuan edo itsas eremuan egin den kontuan hartuta. Jarraian, udalerri bakoitzean jasotako zabor kopurua aurkezten da.
Portuetan jasotako itsas hondakinen Top 10a
Bilketa guztietan, zigarrokinak, gozokien bilgarriak, globoak eta paperezko zapitxoak oso ugariak izan dira; izan ere, Elitter aplikazioa erabiliz erregistratutako lehen 7 bilketetako (Bilbo, Portugalete, Bermeo, Ondarroa, Mutriku, Getaria eta Hondarribia) TOP 10 hondakinen parte izan dira. Aldiz, Pasaia-n, Alabortza kalan egindako bilketan, emaitzak MARNOBA plataforman erregistratu ziren, eta beira zatiak, identifikatu gabeko plastiko zatiak eta gozokien bilgarriak izan ziren ugarienak.
Lurrean lagindutako balizko itsas hondakinen ingurumen-inpaktuaren emaitza orokor gisa, guztira 29,27 kg zabor bildu eta aztertu dira, eta 7.364 item sailkatu eta zenbatu dira.

MATERen arrantzatutako itsas ondakinak
Atal honetan jasotzen dira edizio honetako itsas irteeretako 3 saioetan bildutako itsas hondakinen emaitza nagusiak (itsas hondakinak eta mikroplastikoak). Atal honen sarreran aipatu den bezala, irteera guztietan itsas zabor makroa (> 2,5 cm) arrantzatu zen, nahiz eta kopurua txikia izan. Hori dela eta, itsaso zabalean flotatzen duen zaborraren presentzia eta kokapena hainbat faktoreren araberakoa da: itsasoaren eta haizearen norabidea eta indarra, ikusgarritasuna, aurreko egunetan izandako prezipitazioa, etab. Bestalde, 3 irteeretatik 2tan, gainazaleko mikroplastikoen laginketa egin zen mikroplastiko-sarearekin, eta horrek kostaldeko 2 puntutan kontzentrazioa estimatzea ahalbidetu zuen.
Itsas irteeretan bildutako itsas hondakinen ingurumen-inpaktuaren emaitza orokor gisa, guztira 0,3 kg hondakin bildu eta aztertu dira, eta 201 item sailkatu eta zenbatu dira.
Ondoko infografian jasotzen dira itsasora egindako 3 irteeretan arrantzatutako itsas hondakinen top 10a, makro eta mikroplastikoen material-jatorria, eta emaitza orokorrak.

