HERRITARREN AHALDUNTZE SAIOAK

ZERO ZABOR URETAN egitasmoak hausnarketa eta ekintza kolektiboa bultzatu nahi du euskal kostaldean zehar eta horretarako, ezinbestekoa da tokiko eragileekin bat egitea lanean hasteko.
Ahalduntze saio hauetan itsas hondakinen inguruko arazo zein konponbideen inguruan dihardugu, bai arazoa eta baita konponbidea ere gure esku ditugula sinisten baitugu.
Saio hauek irekiak dira tokiko eragile ezberdinentzat, hauek protagonista bihurtu nahi ditugu eta tokiko konponbide zehatzak martxan jartzeko eta tokiko eredu izateko: eskolak, merkatariak, jubilatu taldeak, familiak…
Orain arte hainbat ekintza jaio dira elkarlan eta kosorkuntza honetatik, halanola, ZABOR eta BIO itsas erraldoaik Pasaiako emakume taldearekin, Ni Itsas Zaindari| Tokiko merkataritza itsasoaren alde, neska-mutilen sentsibilizazio eta akzio mezuak…
Zu ere aldaketaren protagonista izan nahi baduzu, maite duzun hori zainduz eta zure herrian zabalduz, jarri gurekin harremanetan, elkarlanean baietz lortuko baitugu.
Ahalduntze saioak martxo-apirila bitarte garatzen dira, hemendik aurrera ekintzen garatze fasera pasatzen da eta.