ITSASOAREN ALDEKO ZEHARKALDIA

Eta uztailen ontziratu egiten gara parte hartu duten eragileekin batera elkartu eta ontzi berdinean gaudela sentiarazteko. Gainera, jendeuarrekoari begira jardueraz betetako programa osatzen dugu portu bakoitzean elkarlanaren ispilu dena.
Ontzi Museo Ekoaktibora bisitak
Disfrutatu, itsasoaren kontserbazioan eta zaintzan diharduen itsasontzi enblematiko bat nolakoa den ikusten. Zergatik da garrantzitsua itsasoa gure bizitzarako? Zer gertatzen zaigu gaixotzen denean? Nola lagundu dezakegu hura kontserbatzen? Bisita gidatu honetan, galdera horien erantzunak zeintzuk diren jakingo duzu, eta era berean, beste gauzatxo batzuk modu dinamiko eta atseginean ulertuko dituzu, gure tripulazio ekoaktiboaren eskutik.
Itsas Zaindari Gunea
Ezagutu itsasoko hondakinek nola eragiten diguten eta hauek geldiarazteko gure esku zer dagoen. Horrez gain, hondakin bilketetan parte hartu ahal izango duzu portu bakoitzeko top3 hondakin ugarienak ezagutzeko, eta honen truke, hurrengo portura MATERen nabigatzeko zozketan sartuko zara.
Zinema ontzian
Udako zinema aire librean ontziko kubiertan. Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloko (CIMASUB) laburmetrairik hoberenak ikusi ahal izango dira, . Udarako momentu ahaztezin hoietako bat izango da. Etzazu galdu!
Itsas hondakinen arrantzak
Formula fantastiko bat aurkezten dizugu, dibertsioa eta ingurunearen zaintza aktiboa batzen dituena MATER bezalako eszenatoki paregabe batean. Baxurako benetako arrantza-ontzi bat erabiliko dugu, ez arrainak harrapatzeko, itsasoko hondakin flotagarriak eta mikroplastikoak jasotzeko baizik, tresna espezifikoekin eta herritarrak ingurunea zaintzen inplikatzeko bereziki diseinatutako dinamikarekin.

Itsas erraldoien martxak
Martxa hauek herriko kaleetan zehar egiten dira ikusezina ikusarazteko eta bizidunen zaintza aldarrikatzeko.
ZABOR hondakinen munstroa da eta BIO bizitzaren sarea.
Erraldoi hauek komunitatean sortu dira itsasotik jasotako zaborrarekin eta Pasaiako emakume taldeak kakorratzekin egindako algekin eta itsas animaliekin.
Biak ikusezin egiten ditu gizarteak, sortzen dugun zaborra ez dugulako ikusi nahi; eta biodibertsitatea, bakarrik erabiltzen dugulako.
BIO gara! Zaintzen gaituena zaindu behar dugu eta ZABORrekin amaitu. Batu ditzagun indarrak eta planeta osasuntsu bat aldarrikatu.
Portuen arteko nabigazioak
Kanpainarekin eta bere helburuekin lankidetzan aritzeko aukera duzu, kanpainako portuen artean MATER ontzian nabigatu ahal izango da, aurrez zehaztutako diru kopuru baten trukean.

Itsas hondakinen bilketak
Portu bakoitzean hondakinen pilaketak sortzen diren guneak aztertu eta garbitu nahi dira elkarren artean zaintzeko eta hauek ekiditzeko.
