ZERO ZABOR URETAN 2022

ZERO ZABOR URETAN kanpainaren laugarren edizioak euskal kostaldeko zeharkaldia amaitu du: zortzi portu, zortzi udalerri eta zortzi errealitate itsas zaborren arazoaz eta horiek planetaren osasunean eta izaki bizidun guztietan duten eraginaz sakontzeko.

Kanpaina hau alde batetik kontzientzia hartzetik abiatzen da, baita ekintzara jauzi egiteko ere. Horretarako, ekimen parte-hartzaileak gauzatu dira; MATER Ontzi Museora egindako bisita ekoaktiboak, itsaspeko zinema-gau magikoekin eta itsasoarekiko maitasun-istorio zirraragarriekin estalitako proiekzio-saioak; edo itsasoko erraldoien martxak kalean bertan egindako showekin, ezagutza zientifikoa modu atsegin eta hurbilean hurbiltzeko.

Esperientzia berritzaile hauek mila pertsonak baino gehiagok gozatu ahal izan dituzte, eta beste urte batez, bisitatutako udalerrietan arrastoa utzi nahi izan da, herritarren inplikazioa arazo honen aurrean konpondideak bilatzen inplikatuz. Edizio honetan, tokiko ikastetxe eta saltokiak aparteko aliatuak izan dira beren udalerrietan sentsibilizatzeko eta planetarentzat eta hurrengo belaunaldientzat arduratsuagoak izango diren ohitura aldaketak sustatzeko. 800 pertsona baino gehiago inplikatu dira hain beharrezkoa den lan horretan, eta tokiko protagonista bihurtu dira. Horiek ere saritu nahi izan ditugu kanpainan, haien ahalegina eta konpromisoa aitortzeko.

Kanpainaren barruko beste ekimenetako bat itsas zaborren laginketa eta karakterizazio herritar-zientzia jarduerak izan dira, administrazioekin eta ikerketa-zentroekin partekatzen ditugun datu oso esanguratsuak jasotzen baiditugu. Edizio honetan, 150 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute lan honetan, eta nabarmentzekoak dira, alde batetik, kaiolan utzitako portu bakoitzeko oinezkoek bildutakoak (36,82 kg), eta, bestetik, itsasoko zaborren 4 arrantza-irteeretan eta egindako mikroplastikoen laginketetan harrapatutakoak (3,3 kg). Guztira, 4788 itsas zabor elementu aztertu eta zenbatu dira, eta, ondorioz, zabor ugarienen top 3 hauek atera dira:

Portuaren oineko kaiolan kontabilizatutako itsas zabor potentzialen top 3:

11
  1. Zigarrokinak (1796 unitate)
  2. Plastikozko pusketak 2,5 – 50 zm (306 unitate)
  3. Sokak (297 unitate)

Itsas irteeretatik kontabilizatutako itsas zaborren top 3:

  1. Plastikozko pusketak 0 – 2,5 zm (814 mikro eta mesoplastikoko unitate)
  2. Sokak (168 unitate)
  3. Plastikozko piezak 2,5 – 50 zm (65 unitate)

Emaitza hauekoraindik egiteko dugun lan handia erakusten digute, ez bakarrik hondakinak gure ingurunetik jasoz, gure eta planetaren osasunean eragina izan ez dezan, baizik eta, “Hondakin hoberena, sortzen ez dena” aldarrikatuz, gure kontsumo-ohiturak aldatuz. Gizarte gisa gure gain hartu behar dugun erronka handia, beste aldera ez begiratuz, baizik eta eguneroko keinu bakoitzean alternatibak bilatuz eta, horrela, oparirik onena utziz: uretan zero hondakin dituen planeta bizigarri bat!

MATERetik eskerrak eman nahi dizkiegu beste urte batez parte hartutako administrazio, erakunde laguntzaile eta boluntarioei, noski, kanpainan laguntzeagatik, erronka handi honen aurrean gizartea antolatzeko aukerak sortu eta sinesteagatik, eta beste pentsamolde eta egiteko modu batzuetarako norabide argia duen tripulazio bateko kide izateagatik

Ideia berri eta emozio on askorekin, agur esango dugu hurrengo ediziorarte, eskerrik asko!


MATERek ongietorria eman nahi dizue ZERO ZABOR URETAN kanpainaren laugarren ediziora. Kanpaina 2022ko uztailean zehar Euskal Kostaldeko hainbat portutatik igaroko da, itsasoko zaborren arazoaz kontzientziatzeko eta herritarrak horien prebentzioan inplikatzeko.

Kontsumitzaile informatu eta parte-hartzaileen zeregina oso garrantzitsua da aldaketa ahalbidetzeko. Itsasoko zaborraren % 80 lehorreko hondakinen egungo kudeaketatik dator, baita gizartearen kontzientziazio eta konpromiso faltatik ere.
Hauek dira aurtengo edizioan bisitatuko diren portuak eta datak:

  • Hondarribia Uztailaren 3tik 6ra
  • Getaria Uztailaren 6tik 9ra
  • Ondarroa Uztailaren 9tik 12ra
  • Bermeo Uztailaren 12tik 15era
  • Portugalete, uztailaren 15etik 18ra
  • Bilbo Uztailaren 18tik 21ra
  • Mutriku Uztailaren 21etik 24ra
  • Pasaia Uztailaren 24tik 26ra

Aurtengo edizioan, portu horietako aktoreak inplikatu eta saritu nahi ditugu, eta tokiko ikastetxeen eta sortzen dituzten artelanen inplikazioa izango dugu, saltokien laguntzarekin tokian-tokian kontzientziatzeko. Gainera, ZABOR MUNSTROAren eta BIODIBERTSITATE DAMAren parte-hartzearekin, komunitatean sortutako erraldoiak, portu bakoitzean programazioa irekiko dugu martxa berezi batekin itsasoa goitik behera zaintzeko mezua aldarrikatuz.

Itsasontzian pelikula-gauak ere izango ditugu, itsaspeko zinemaren hoberena eta itsasoarekiko maitasuna adierazten duten begirada sakonen proiekzioekin. Hori guztia guztion lankidetzari esker, hain zuzen ere planetarako norabidea aldatu ahal izateko, ongi etorri ZZU!

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es ZZU-HONDARRIBIA-2-1024x1024.png

2022ko EMAITZAK

HONDARRIBIA

Hona hemen Hondarribiko portuko itsas hondakinen emaitzak

Zero Zabor Uretan egitasmoaren barruan #herritarzientzia erabiliz bertako itsas hondakinen egoera erakutsi nahi dugu.

Lehenengo portu honetan itsasoko mikroplastikoen laginketa burutu genuen, 0.05 mikroplastiko/m2-ko kontzentrazioa topatuz eta portu inguruan topatutako zaborrak, kaiolan jaso eta karakterizatu ostean; zigarrokinak, litxarreriak eta plastiko zatiak izan ziren top 3a. Zer topatuko dugu hurrungo portuan?

GETARIA

ONDARROA

Mikroplastikoen lagin batzuk beste batzuk baino ugariagoak dira. Oraingoz, Ondarroako portuaren aurrean bildutakoa izan da lan gehien eman duena. Batez ere mikrofibren identifikazioak eta kuantifikazioak 2 eguneko lan karga suposatu zuen.

BERMEO

PORTUGALETE

#Portugalete-n izan garen bitartean lurreko itsas hondakin potentzialak bildu ditugu #ZeroZaborUretan kainpainara bertaradu diren pertsonen artean. Itsasora ere irten gara eta mikroplastiko pila hartu ere, begira, begira!


BILBAO

MUTRIKU

PASAIA