MATERek amarrak askatu eta Zero Zabor Uretanen zortzigarren edizioari ekin dio

Itsaso osasuntsu baten aldeko zeharkaldiari ekin dio MATERek, Euskal kostaldeko 8 herritan egindako lan komunitarioaren azken fase gisa
MATER Ontzi Museo Ekoaktiboak Zero Zabor Uretan kanpainaren zortzigarren edizioari ekin dio gaur Bilbon, euskal kostaldean zehar urtero egiten duen zeharkaldiari hasiera emanez, “hondakinik hoberena, sortzen ez dena” lemapean. Uztaila osoan zehar, ontziak zortzi portutan egingo du geldialdia, ontzian zein portuan jarduera programazio zabala, tokiko merkataritzarekin egindako lana eta itsas hondakinen arazoaren aurka jada ari diren eragileen arteko topaketak uztartzen dituen programa garatuz.
Ibilbidean zehar Bilbo (uztailaren 2tik 4ra), Portugalete (4tik 7ra), Bermeo (7tik 10era) eta Ondarroa (10etik 13ra) zeharkatuko ditu Bizkaian, eta Mutriku (13tik 16ra), Getaria (16tik 19ra), Hondarribia (19tik 22ra) eta Pasaia (22tik 24ra) bisitatuko dira.
PASAIATIK BRUSELARA: MATER EUROPAKO GORENEAN!



A zer bidaia, familia! ekainak 4, Bruselan bizitakoaren ondoren, emozioa pil-pilean dago oraindik. Ez dugu lehen saria etxera eraman, baina Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen (EWWR) final handian bizi izan genuena garaipen kolektiboa izan zen.
Han egotea mugarri izugarria da! Pentsa ezazue une batez: edizio honetan 14.000 ekintza baino gehiago gauzatu ziren Europar Batasun osoan. Pasaiako egurrezko atunontzi maitea, Euskadin irabazle izan ondoren, Europa osoko finalisten artean egoteko hautatua izatea gauza erraldoia da. Gure itsasoaren ahotsa Europaren bihotzera eraman dugu! 💙
Oso zeremonia zirraragarria izan zen. Harrotasunez aurkeztu genuen gure proiektu izarra, Zero Zabor Uretan, esanez “itsasoak bizitza ematen digula eta gure esku dagoela norabidea aldatzea”. Europa osoan azaltzen dugu nola bihurtzen dugun gure itsasontzia herritar zientzia eta itxaropen aktiboko megafono.
Onena jendearen maitasuna eta errekonozimendua izan zen. Hainbat herrialdetako jendeak zoriondu gintuen, egurrezko arrantza ontzi bat “kontzientziak arrantzatzeko” eta komunitate oso bat mobilizatzeko gai izateagatik txundituta. MATERen inpaktua sakona izan zen Bruselan.
Europako errekonozimendu hori ez da gurea, MATEReko eskifaia osatzen duzuen pertsona eta erakunde guzti-guztiena da: boluntarioak, ikasleak, administrazioak, enpresak, lankideak, zientzialariak, merkatariak eta herritarrak.
Nazioarteko epaimahaiaren aurrean emandako hitzaldian esan genuen bezala: EZINA EKINEZ EGINA! Pasaiara itzuliko gara, indarberrituta, gure alde dagoen Europako sare batekin eta bide onean gaudela jakiteaz harro.
Jarrai dezagun gure itsasoa zaintzen! 💪🌈🌊💚
Europako 3 sentsibilizazio-kanpaina onenen artean
Zortzi urte euskal kostalde osasuntsuago eta kontzienteago baten alde arraunean. Zero Zabor Uretan aurrera doa beste urte batez, euskal kostaldean zehar itsasoa zaintzearen aldeko hausnarketa eta ekintzak sustatuz, arazoaren parte garela erakutsiz, baina baita — eta batez ere — konponbidearen parte garela argi adieraziz. Izan ere, batasunak indarra egiten du, eta komunitatean lortuko dugu soilik itsaso osasungarriago baterantz benetako aldaketak bultzatzea.
Edizio hau inoiz baino gogotsuago hasi dugu, European Week Waste Reduction 2025 sarietan finalista izendatu baikaituzte! ZERO ZABOR URETAN Hondakinak Murrizteko Europako Astearen (EWWR) 3 finalisten artean sartzea lortu du Elkarte/GKE kategorian, 13.100 egitasmoren artena. Gure lanaren kalitatea, ekimenaren originaltasuna eta lortu nahi dugun eragin iraunkorra nabarmendu dituzte epaimahakideek. Azken irabazleak ekainaren 4an ezagutuko dira Bruselan, beraz, mantendu atzamarrak gurutzatuta!
Baina… Zer da zehazki ekimen hau? Proiektu honek, zeharkaldi formatuan, 8 portutara iritsiko gara uztailean (Bilbo, Portugalete, Bermeo, Ondarru, Mutriku, Getaria, Hondarribia eta Pasaia), baina martxoaren erdialdean hasi zen 19 ikastetxeren inplikazioarekin, ahalduntze eta sentsibilizazio hitzaldien bidez. Plastikoen kontsumoa murrizteari eta itsaso hondakinen prebentzioari buruzko saioen ostean mezu sentsibilizatzaileak sortu dituzte herriko txikiek. Mezu horiek kanpainan lehorreratutako herri guztietan jarriko dira ikusgai, herri bakoitzeko erakusketa ibiltari eta pertsonalizatuan. Erakusketa horretan, Bio eta Zabor itsasoko erraldoiekin batera aurkeztuko dira herriko komunitateari haurren mezuak.
Baina hau ez da dena. Gure ustez, itsasoaren kutsaduraren gakoa gure kontsumoa da. Horregatik, aurten ere merkatarien elkarteak eta, beraz, tokiko ehunka saltoki inplikatu ditugu aurrez azaldutako mezuen hedapenean. Beraz, inplikatutako saltokien erakusleihoak izango dira MATERek bere portua ukitu arte gizartea sentsibilizatzen jarraituko dutenak.
Laster, portuz portuko programak iragarriko ditugu, besteak beste: bisita gidatuak, tailerrak, topaketak, zinema itsasontziaren bizkarrean, bilketa eta itsasorako irteerak itsas zaborrak harrapatzeko…
Erabakitasunez eta konpromisoz jarraitzen dugu 8. edizio honetan, abentura hau posible egiten duten pertsonen, kolektiboen eta administrazioen lankidetza baliaezinari eutsita. Aparteko itsaso hau gozatu eta maitatzeko pribilegioa daukagulako, bere defentsan gogotsu murgiltzen gara, kostalde bizi eta oparoak herentzian jasotzea merezi duten etorkizuneko belaunaldietan pentsatuz.








