ITSAS HONDAKINAK

Nazioarteko erakundeek erregulazioa eta kontrola areagotu arren, hondakinak itsasora iristen jarraitzen dute. Izan ere, kalkuluen arabera, 10 milioi tona plastiko isurtzen dira urtero itsasora.

Itsasoko zaborraren arazoa izozmendi baten antzekoa da: itsasoan sartzen den % 15 bakarrik iristen da hondartzetara. Bestalde, hondakinen % 15 ur gainean geratzen da,  beste % 70 hondoan harrapatuta gelditzen den bitartean.

Itsas hondakinak eta mikroplastikoak dira gaur egun aurre egin behar diegun ingurumen-arazo handietako bat. Itsas hondakinak material solido eta manufakturatu ezberdinez osatuta daude, hala nola, metala, kartoia…baina gehienbat plastikoz osatuta daude. Kalkuluen arabera, itsas hondakinen % 70 plastikoa da, eta horri materialaren iraunkortasuna gehitu behar zaio; plastikozko objektuek degradatzeko denbora luzea behar baitute, ondoren zati txikiagoetan deskonposatuko dira, ingurumenetik inoiz ez direlarik desagertuko. Aipatzekoa da, gero eta interes eta kezka handiagoa dagoela mikroplastikoekiko, hare gehiago,”Mikroplastikoa” urteko hitza aukeratua izan zen Fundéu-rentzat 2018an.

Arazo globala da, ondorioak maila desberdinetan izanik, eta Bizkaiko Golkoa ez da salbuespena izango. Bizkaiko Golkoko itsas hondakinen banaketa ez da asko aztertu, baina 90. hamarkada amaierako lehen erreferentziek bai eta hainbat ekarpenek, irteerarik gabeko kalezulo gisa nabarmentzen dute Bizkaiko Golkoa. Zenbait azterlanek (Gago et al., 2015; van den Beld et al., 2017; Lebreton et al., 2012; van Sebille et al., 2012; Pereiro et al., 2019, Life Lema) Bizkaiko Golkoa itsas hondakinen bizileku maila handiko metaketa-eremu gisa deskribatu dute, ozeanografia fisiko bereziagatik, ibaien presentziagatik eta biztanleria dentsitateagatik. Hau da, itsasoan dauden hondakinak eta hondartzetan aurkitzen ditugunak, guk geuk etxeetan sortu ditugun hondakin berberak dira. 

Halakoak egoteak inpaktu ugari eragiten ditu ingurumenean, tokiko ekonomian, segurtasunean eta osasun publikoan, itsas inguruneari eragiten dioten mehatxu nagusietako bat izanik.