ZABOR eta BIO MEZUEN ERAKUSKETAK

ZABOR eta BIO mezuen erakusketak

Edizio honetan, herriko ikastetxe guztiei zuzendutako ahalduntze saioen emaitzak, itsasoa zaintzeko ehunka kartel eta mezu zoragarri izan dira eta hauen inguruan erakusketak antolatu dira herrira zabaltzeko. 

Nola egin ZABOR txikiagoa eta BIO handiagoa egunero? Hau izan da mezuetan landu dena. baina ba al dakizu nor den ZABOR eta BIO? Adi bada:

ZABOR

NOR NAIZ?

Itsas hondakinen Munstroa naiz. 
Nagusiki erabilera bakarreko plastikoz osatuta nago. 
Haizea eta ibaien poderioz itsasora iristen den denon plastikoaz, alegia. 

NOLAKOA NAIZ?

Boteretsua naiz eta gero eta handiagoa egiten ari naiz.
Sakonera handietan ezkutatzen naiz.
Ikusezina naiz, nano eta mikroplastiko bihurtua.

ZER EMATEN DUT?

Ikusezina den kontaminazioa airean, uran eta elikagaietan. 
Erosotasun inkontzientea erosteko eta botatzeko.
Zugan eta orainean pentsatzea, eta ez ondorioetan.

BIO

NOR NAIZ?

Bizitzaren Sarea naiz, Biodibertsitate ere deitzen didate.
Izaki bizidun guztiak eta elkarren mendekotasuna irudikatzen dut.
Gizakia ere nire parte da.

NOLAKOA NAIZ?

Hauskorra eta sentibera: espezie bat hiltzen bada arriskuan jartzen naiz.
Gaixorik nago: dagoeneko nire espezie asko galdu ditut eta beste batzuk galtzeko zorian daude.
Lotsatia naiz: ez naute ezagutzen eta beraz, ez naute ez errespetatzen ez zaintzen.

ZER EMATEN DUT?

Bizitza egon ahal izateko ezinbesteko baldintzak: klima, oxigenoa, elikagaiak…
Milioi urteko eboluzioaren ezagutza eta erresilientzia.
Lur planetako bizitza zaintzen eta babesten dut, osasuna, ongizatea eta etorkizuna eskainiz.