BOLUNTARIOTZA

Gure balioak partekatzen badituzu eta zure denbora eta talentua kanpainan lagundu nahi baduzu, beso zabalik hartuko zaitugu.

Boluntariotza honen helburua MATER ontzian kanpainan laguntza izatea da, euskal kostaldeko hainbat portuetan zehar. Gutxieneko egonaldia portu batekoa da (4 egun) eta jarduerak laguntza logistiko hutsaren (sukaldaritza eta garbiketa) edo ingurumenarekiko kontzientziaren artean aldatzen dira.
Ordutegia txandaren, zereginen eta programatutako jardueren arabera aldatzen da.

1. eguna: Bilera eta ontzian esleitutako zereginen prestakuntza 

2. eguna: Portuko sentsibilizazio eta ontziko logistika jardueren garapena 

3. eguna: Portuko sentsibilizazio eta ontziko logistika jardueren garapena 

4. eguna: Hurrengo portura nabigatzea eta zereginak hurrengo boluntarioari pasatzea

Boluntario guztiek jasoko dute:

  • MATER taldearen prestakuntza itsas ingurumenaren inguruko sentsibilizazioan, praktika jasangarrietan eta egin beharreko lanari dagokionean.
  • Aurreko portutik edo hurrengo porturako bidaia egiteko aukera. 
  • Ontzian egonaldia eta otorduak barne. 
  • Parte hartzeko ziurtagiria. 
  • Kanpainako kamiseta. 
  • Giro ona ziurtatua. 

Parte-hartzaileak hautatzeko elkarrizketa pertsonalizatuak (aurrez aurre edo online) egingo dira. Eskaerak jasotzeko eta hautaketa prozesurako hautagai izateko epea ekainaren 15a da. Eskaerak info@mater.eus helbidera bidali behar dira, “ZERO ZABOR URETAN 2025 Boluntariotza” gaiarekin.

Izan MATEReko tripulazio ekoaktibo, itsaso osasuntsu baten aldeko apostua egin!