EZAGUTU

Ontzi Museora bisitak

Disfrutatu, itsasoaren kontserbazioan eta zaintzan diharduen itsasontzi enblematiko bat nolakoa den ikusten. Zergatik da garrantzitsua itsasoa gure bizitzarako? Zer gertatzen zaigu gaixotzen denean? Nola lagundu dezakegu hura kontserbatzen? Bisita gidatu honetan, galdera horien erantzunak zeintzuk diren jakingo duzu, eta era berean, beste gauzatxo batzuk modu dinamiko eta atseginean ulertuko dituzu, gure tripulazio ekoaktiboaren eskutik.

  • Doako jarduera
  • Kanpainako portu guztietan

Erakusketa portuan

Portuan bertan egongo den Ekostand batean itsas hondakinek sortzen dituzten kalteak ezagutuko dituzu, baina batez ere, arazoari aurre egiteko zure esku dagoena jakingo duzu, bertan dagoen informazioari esker.

  • Kanpainako portu guztietan

Zinema ontzian

Udako zinema aire zabalean eta itsasontzi berezi batean. Gozatu itzazu itsaspeko munduko irudirik onenak Donostiako Itsaspeko Zinema Zikloaren eskutik (CIMASUB) edo B-egiak itsasoarekiko duen maitasun-sentipen sakonenaren eskutik. Udako une zoragarria izan daiteke, zalantzarik gabe. Ez galdu!

  • BALEAREN BEGIA (Uztailaren 5a, 22:00etan Hondarribia)

2012ko abenduan, 23 tona eta 16 metro luzeko balea bat hondartu zen Kontxako hondartzan, Donostian.

Joseba artista plastikoa da, Distonia orokortua du, bere gorputza berak sortzen dituen plasmako zurak bezala bihurritzen da. Balea hondartuaren albistea irratian atera zenean, pentsatu gabe, hondartzara hurbildu zen.

Balearekin topo egin zuenetik, Josebak itsasaldiak ekarritako noraezeko egurrak biltzen ditu, gizakiak itsas inguruneari aspalditik darion kaltearen lekuko.

Gizakiaren eta naturaren arteko deskonexioa, mende askotan zehar odolez eta minez idatzitako ondare tristea, 23 tona eta 16 metroko balea baten mezua da Joseba artista plastiko tolosarrarentzat.

  • CIMASUB (Uztailaren 20a, 22:00etan, Bilbo)

Dena prest CIMASUBeko beste edizio handi batez gozatzeko, Donostia-San Sebastianeko Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa. Pasioa, borondatea, talentua eta Itsasoarekiko maitasun amaigabea biltzeko berezko gaitasunagatik ospea bereganatu duen lehiaketa. Film laburren intentsitateak eragin handia du ikuslearengan, bai irudiengatik, zein transmititzen diguten mezuarengatik. Pantaila handian oso gutxitan ikusi daitezken leku eta espezie ezberdinen irudiak ikusteko aukera ematen duen erakusleihoa izanda, bideografo onenek ur azpian ematen dituzten ordu guztiei esker lortutako irudi paregabeak eskeintzen dizkigu CIMASUB zikloak. Honekin batera, gizakiak itsasoarekiko duen jarrera desegoki eta krudela azaleratu eta gaur egun onartzeko zailak diren egoerak erakusten ditu. Aipatutako guzti honek dakarren erakargarritasunari esker, lehen mailako estreinaldiak ikusi ahal izango ditugu pantailan, Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa bezalako lehiaketa txalotuan.