ZERO ZABOR URETAN 2020

Uda atipiko honetan, portuetan flotatzen egoten diren edalontziak eta erabili eta botatzeko beste plastiko batzuk, erabilera bakarreko maskarez eta eskularruez ordezkatu dira, eta ZERO ZABOR URETAN kanpainan MATER ontzi museoarekin ikusi dute hondakin horiek nola areagotu duten itsas hondakinen arazoa.

Uztailean, MATER Euskal Kostaldeko hainbat portutara iritsi zen, itsasoko zaborren arazoa ikusarazteko, parte-hartzea sustatu zuten jardueren bidez, bere ingurumenarekin kontzientziatuagoa eta konprometituagoa den gizartea sortzeko. ZERO ZABOR URETAN kontzientziazio kanpainan “Hondakinik onena, sortzen ez dena” mezua zabaldu zuen, ontzi adierazgarri hau ezagutu ahal izan zuten 400 pertsona baino gehiagoren artean, bisita ekoaktiboen eta antolatu ziren itsas hondakinen irteeren bitartez. MATERreko tripulazioa, boluntarioekin batera, Hondarribia, Ondarroa, Portugalete eta Pasaiako portuetatik itsasoko zaborra eta mikroplastikoak arrantzatzera irten ziren. 

Arrantzatutako emaitzei dagokienez, mikroplastikoen sareak, Bilboko itsasadarrean 5 mm baino gutxiagoko tamaina zuten plastikozko pieza ugari bildu zituen, 0,7 mikroplastiko m2-ko kontzentrazioa lortuz. Mikroplastiko horien tipologia ezberdina izan zen lau laginketetan, Ondarroan eta Portugaleten plastiko zati garden txikiak ugarienak izan ziren, Pasaian, berriz, hari-zati txikiak aurkitu ziren batez ere. Bestalde, salabardoek eta hondakin handiak arrantzatzeko sareak, janari bilgarriak, sokak, zigarrokinak eta 2,5 zm eta 50 zm bitarteko eta identifikatu ezin diren plastikozko piezak bildu zituzten, gehien bat. Kanpainako zortzi portuetako pasealekuetan ontziaren ondoan, kaiola bat ipini zen,  hondakinak jasotzeko gonbitea luzatuz, honetan ere, lehenago aipatutako hondakin handiak izan ziren ugarienak. Kanpainari amaiera emateko, noraezean zebilen ia 200 kg-ko arrastre-sare pisutsu bat harrapatu zen Debako kostaldetik gertu. Kanpainari buruzko informazio guztia: www.zerozaboruretan.eus

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu #EKINZeroUretan lehiaketan parte hartu zutenei, gure eguneroko bizimoduan hondakinak prebenitzeko ideia eraldatzaileekin. @unavidamas.sostenible deia irabazlea proposatu zuen; lanera eramateko eta hondakinak ez sortzeko kit bat, botila, janaria sartzeko bilgarria eta kafea hartzeko edalontziaz osaturikoa, guztiak berrerabilgarriak. Horrelako eguneroko keinu txikiek planeta zaintzen laguntzen dute, eta, horregatik, lau lagunentzako itsasora irteera irabazi dute MATER ontzia. 

MATERetik ongi etorria eman nahi dizuegu ZERO ZABOR URETAN kanpainaren bigarren ediziora. Kanpaina 2020ko uztailean zehar Euskal Kostaldeko hainbat portura eramango da.

Kanpaina honen helburua itsas hondakinen arazoa ikusaraztea da, jardueren bidez parte-hartzea sustatuz, kontzientziatuagoa eta ingurumenarekin konprometituagoa dagoen gizartea sortzeko.

COVID-19tik eratorritako osasun-krisiaren esparruan, arazo hori areagotzen ari da, eta eragin larria du ekosistema naturaletan eta, ondorioz, pertsonen osasunean ere.

ZERO ZABOR URETAN kanpainak zaborrak sortzen diren puntu beltzak azaleratu nahi ditu, aurten hartutako ohitura berri horiei erreparatuz ZABORRIK HOBERENA SORTZEN EZ DENA dela gogoraraziz.

Kontsultatu COVID 19 aurkako gure protokoloa