PORTUAN

NI ITSAS ZAINDARI: Komertzioak eta haurrak itsasoa zaintzen

Uztailean zehar ontzi-museoak porturatzen den herrietan, aldez aurretiko lana egin da tokiko eragile desberdinak inplikatzeko, sinergiak sortzeko eta arazoan eta bere konponbideetan maila lokaletik globalera jarduteko. Edizio honetan, ardatz nagusia iaz komunitatean sortutako bi pertsonaia oso berezi izango dira, BIO, itsasoaren distira eta ZABOR, ezkutuko arazoa, itsasoko erraldoiak.

NI ITSAS ZAINDARI komertzio eta eskolen arteko lankidetzan egindako sentsibilizazio kanpaina bat da, eta gure kontsumo arduratsuaren bitartez hondakinen eragin negatiboa murrizteko eta bizitzaren zaintza areagotzeko mezua helarazi nahi du.

Haurrek eskoletan kartel deigarriak sortu dituzte kartoizko euskarrietan, non itsasoaren zaintzaren ideia islatzen duten. Aldarrikapen kartelak hauek komertzioetan jarri dira, kanpainaren azalpen kartelarekin batera.

Kanpaina MATER ontzi-museoaren porturatzearekin amaituko da, non erraldoiak lehorreratuko bezain pronto kaleetan zehar itsasoa eta bizitza zaintzearen aldeko martxa bat egingo duten. Martxan komertzioetan ikusgarri egon diren aldarrikapenak erabiltzeko deialdia egiten da.

  • Kanpainako portu guztietan

ITSAS ERRALDOIEN MARTXA

Zientzia, gizartea eta kontsumoa ardatz hartuta, itsas hondakinen gaia formatu irekian eztabaidatuko da herriko kaleetan, itsasoko erraldoiek, ZABOR, hondakinen munstroak eta BIO, biodibertsitatearen damak, parte hartuko dutelarik. Erraldoi hauek komunitatean sortu dira itsasotik jasotako zaborrarekin eta Pasaiako emakume taldeak kakorratzez egindako alga eta itsas animaliekin. UPV/EHUko zientzialariak erraldoi hauekin batera joango dira hainbat tokitan zientziaren ahotsa altxatzeko eta beste era batera sentsibilizatzeko.

  • Kanpainako portu guztietan