MATER Ontzi Museo Ekoaktiboa Kantauriko benetako atunontzi klasiko bat da, egurrez eraikia modu tradizionalean, eta, bere arrantza garaia igaro ondoren, Itsas Gela elkarteak desegitetik salbatu zuena, artisau-arrantzari eta itsas ingurunea zaintzeak duen garrantzia partekatzeko itsas museo bihurtuz..
2014an, itsasertzeko nabigazioetan eta jardueretan aurkitutako itsas hondakinek gora egin zutela eta, itsas hondakinen gaian sakontzea erabaki zen, ECOFISH proiektuaren sorreran parte hartuz.
ECOFISH, MATERrek eta Getariako Itsas Planet Elkarteak sustatutako proiektu pilotua da, itsas hondakinen arazoa baliatuz, itsas ingurumena zaindu eta hobetze nahian, pertsonak eta kolektiboak ahaldundu eta aktibatzeko prozesu irekia izanik.
Proiektuaren baitan, MATERrek ingurumenarekiko sentsibilizazio-kanpainak egiten aurrera jarraitu du hainbat urtetan zehar:
2015
2016
2017
ZERO ZABOR URETAN kanpainak, ECOFISH proiektuaren ekintza-ildoaren baitan daude.