ZERO ZABOR URETAN 2021

ZERO ZABOR URETAN kanpainaren hirugarren edizioa Euskal Kostaldeko hainbat portutan izan da uda honetan, MATER Ontzi Museo Ekoaktiboan, mezu bat zabaltzeko asmoz: “Zaborrik hoberena, sortzen ez dena”. Horrela, itsas ibilbide bat egin da MATER itsasontzian, euskal kostaldeko zortzi udalerri ezagutuz, itsas zaborren arazoaz kontzientziatzeko eta herritarrak horien prebentzioan inplikatzeko.

Kanpainaren hirugarren edizioan, lortutako emaitzek agerian uzten dute beharrezkoa dela hemen proposatutako moduko jarduerekin jarraitzea, ez bakarrik gure kontsumitzeko eta ekoizteko moduaren ondoriozko itsas zaborren ingurumen-arazoez sentsibilizatzeko, baizik eta, batez ere, herritarrak haien konponbideetan inplikatzeko.

Itsas kanpainaren aurreko lehen fasean, Portugaleteko, Ondarroako, Getariako eta Hondarribiko portuetako lehen hezkuntzako 4 ikastetxek parte hartu zuten, 200 parte-hartzaile baino gehiagorekin. Sentsibilizazio- eta ahalduntze-saio horien ondoren, “Haurren Mezua” bideoa grabatzea lortu zen. Bideo horretan 21 haurrek hartu zuten parte, 2021eko maiatzaren 30ean Saturraranen (Ondarroa) eta 2021eko ekainaren 6an Alabortzan (Pasaia) egindako bi grabazio-saioetan.

Gainera, ZERO ZABOR URETAN itsas kontzientziazio kanpainan, mezu hau zabaltzeaz gain “zaborrik hoberena, sortzen ez dena” 500 pertsona baino gehiagok ontzi enblematiko hau ezagutu zuten 88 bisita ekoaktiboren bidez, eta 120 pertsonak parte hartu zuten antolatu ziren itsas hondakinen arrantza bezalako beste jarduera proposamenetan.

ZABOR BILKETAK

Portuz portu egindako bilketei dagokienez, hauek dira 2021eko edizio honetan lortutako emaitzak:

HONDARRIBIA

Portu honetan hainbat ingurunetako zaborrak aztertu ditugu: itsas zaborren arrantzako flotatzaileak, urpekari batek berreskuratutako itsas hondoko zaborrak eta pertsona ezberdinek kaiolara sartu zituzten lehorrekoak. Horrela, ingurune bakoitzeko TOP 3 zaborrak ezagutu ahal izan ditugu.

Urpeko zaborra
Lurretik jasotakoak
Ur gaineko hondakinak

GETARIA

Malkorbeko hondartzan eta portuko lurrean bildutako zaborra aztertuz, Getariako 3 hondakin ugarienak ezagutu ditugu: zigarrokinak eta plastiko zatiak.

Malkorbeko hondartzan jasotako zaborra, Getaria

ONDARROA

Arrigorriko hondartzan eta portuko zoruan bildutako zaborra aztertuta, Ondarroako 3 hondakin ugarienak ezagutu ditugu; zigarrokinak, plastiko zatiak eta poliespana izan dira aurkitutako hondakin nagusiak. Mikroplastikoen kontzentrazioa ere aztertu dugu herritar zientziari esker: 7.3 mikroplastiko metro koadroko!

Arrigorriko hondartzan eta lurretik jasotakoa, Ondarroa

BERMEO

Bermeoko portuko ur gaineko zaborrak eta lurretik jasotakoak aztertuta, hiru hondakin ohikoenak ezagutu ditugu: zigarrokinak, litxarrerien bilgarriak eta plastiko zatiak.

Lurretik jasotako zaborra.

PORTUGALETE

Portugaleteko portuan lurretik jasotako zaborrak aztertuta, hiru hondakin ohikoenak ezagutu ditugu: zigarrokinak, litxarrerien bilgarriak eta plastiko zatiak.

Lurretik jasotako zaborra.

BILBAO

Bilboko portuan bildutako hondakinen analisia egin dugu, batetik, lurretik jasotakoak eta, bestetik, Itsasmuseum aurreko kaian salabardoekin arrantzatutakoak. Argazkietan pilatutako zabor mota ikus dezakezue, % 10 baino ez dugu jasotzen, baina emaitzetan argi ikusten da nondik datozen: 1475 mikroplastiko (254 pellet eta 1180 poliespan zati), 206 plastiko zati, 131 gozoki bilgarri, 55 puxika, 8 maskara, 9 metxero, 31 azukre poltsatxo.

Bilboko portuan jasotako zaborra
Jasotako Pellet bolatxoak
Pilatutako zaborrak

MUTRIKU

Ondargaingo hondartzan bildutako zaborra eta portuko zoruan bildutakoa aztertuta, Mutrikuko 3 hondakin ugarienak ezagutu ditugu: zigarrokinak, plastiko zatiak eta litxarrerien bilgarriak. Gainera, hondartzan 4 mikroplastiko/m² aurkitu ditugu.

Mutrikuko portuan jasotako zaborra

PASAIA

#ZeroZaborUretan kanpainako azken portuko zaborren azterketa egin dugu. Pasaiako portuan hainbat eremutako zaborrak aztertu ditugu; itsas zaborren arrantzan gainazalekoak, Alabortza kalan egindakoa eta ibiltariek standaren kaiolan sartu dituzten lurreko hondakinenak. Horrekin, ingurune bakoitzeko zaborren TOP 3a ezagutu ahal izan dugu: zigarrokinak, latak, mikroplastikoak, litxarreria-bilgarriak, puxikak eta abar izan dira nagusi.

Portuan bertan jasotako zaborra

Garrantzitsua da Alabortzan hilero egiten dugun azken igandeko bilketan aurkitu genuena aipatzea.

Lotsagarria da #Alabortza horrela ikustea kanpainaren amaieran #ZeroZaborUretan. 29 kg zabor! 30 poltsa, 37 plastikozko botila, 76 plastikozko edalontzi, 600 zigarrokin, 114 lata…

Boluntarioak MATEReko kideekin batera.