ITSAS HONDAKINAK & COVID

COVID 19aren osasun-krisiak ez du aitzakia izan behar erabili eta botatzeko materialak eta elikagai plastifikatuak sustatzeko. Gure osasuna zaintzen dugu, ozeanoak eta ingurumena zaintzen ditugun einean.

  1. Gure babesak hondakin ugari sortzea dakar

Berrogeialdian kontsumoa igo egin denez, edukiontzi horian utzitako hondakinak % 15 gehitu dira, baina horrek ez du esan nahi birziklatu direnik. Izan ere, banaketa instalazioetan eskuzko triajea gelditu egin denez, birziklatutako kopurua murriztu egin da era berean.

Norbera babesteko elementuak, hala nola, eskularruak eta maskarak, hondakin EZ birziklagarri gisa utzi behar dira errefusaren edukiontzian, zabortegiak edo erraustegiak izango direlarik haien helmuga.

  1. Lurrean maskara eta eskularruak uzteak itsas hondakinen arazoa larriagotzen du.

“Lurretik itsasora pauso batzuk baino ez daude, eta dagoeneko mundu osoko hondartzetan eta itsas hondoetan eskularruak eta maskarak agertzen hasi dira, itsas animaliei ondorioak ekarriz. Gizalegearen aurkako keinu bat eta kutsatze-gune bat izateaz gain, 500 eta 3.000 euro arteko isunak ere ezartzen ari dira”. (Iturria: ABC)

“Maskara kirurgiko batek 450 urte beharko ditu, ozeanoetan betiko iraungo duten mikrozuntzetan degradatzeko”. 

(Iturria: Ambiente Europeo)

  1. Elikagai plastifikatuak ez dira granelean erosten direnak baino seguruagoak 

“The New England Journal of Medicine egunkarian argitaratu den ikerketaren arabera, birusa beste azalera batzuetan baino luzaroago mantentzen da plastikoan, hiru egun arte bertan izan daitekeelarik. Beraz, ez du zentzu handirik plastikoa duten elikagaiak granelean datozenak baino seguruagoak direla pentsatzea”.

Oso gutxitan kutsatzen da COVID-19 birusa elikagaien edo gordeta dauden ontzien bitartez.” (Iturria: OME)

“Hobe da produktu berrerabilgarriak erabiltzea, erabili eta botatzeko materialen ordez, garbiketa eta desinfekzio-neurri egokiak dituzten oihalezko poltsak adibidez, aukera hobeak dira.

  1. Aukera eraginkor eta jasangarriagoak ditugu erabilera bakarreko eskularru eta maskaren aurrean.

Maskara higieniko berrerabilgarriak. Osasun eta Kontsumo Ministerioak UNE zehaztapena betetzen dutenak gomendatzen ditu, erreferentzia hori gabe ezin baita eraginkortasuna ziurtatu. (UNE0065 zehaztapenak, jantzigintzako materialei, diseinuari, erabilerari eta garbiketei dagozkien maskarek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen ditu)

Eskularruak. Agintariek higiene (bereziki, eskuak garbitzea) eta desinfekzio-neurriak jarraitzea (soluzio alkoholikoekin edo desinfekzio-gelekin) sustatzen dute, erabili eta botatzeko eskularruak erabiltzea baino. Segurtasun-irudipen faltsua erakusten zaigu, benetan kalteak eragin ditzaketela ezkutatuz.”

  1. Gure eta etorkizuneko belaunaldien osasunak harreman zuzena du biodibertsitatez betetako planeta osasuntsu bat izatearekin

“Ez dago natura babesten duen osasun-sistemarik. Gaur egungo pandemia gure inguruneari bizkarra eman diogunaren ondorio da”. (CSIC Fernando Valladares)

“Basoko bizitza maila % 60 jaitsi da azken 50 urteetan, eta denbora tarte horretan, animalietatik gizakietara kutsatu diren gaixotasunak laukoiztu egin dira.”

(Iturria:Conservation International)

  1. Zure elikadura-ohiturek mikroorganismoen infekzioetatik babesten zaituzte

“Osasuntsu eta orekatu jateaz gain, tokian tokiko eta sasoiko elikagaiak kontsumitzen badituzu, immunitate-sistema indartsuagoa izatea lortuko duzu.”