ONTZIAN

Ontzi Museora bisitak

Disfrutatu, itsasoaren kontserbazioan eta zaintzan diharduen itsasontzi enblematiko bat nolakoa den ikusten. Zergatik da garrantzitsua itsasoa gure bizitzarako? Zer gertatzen zaigu gaixotzen denean? Nola lagundu dezakegu hura kontserbatzen? Bisita gidatu honetan, galdera horien erantzunak zeintzuk diren jakingo duzu, eta era berean, beste gauzatxo batzuk modu dinamiko eta atseginean ulertuko dituzu, gure tripulazio ekoaktiboaren eskutik.

  • Doako jarduera
  • Kanpainako portu guztietan

ITSAS ZAINDARI gunea

Ezagutu itsasoko hondakinek nola eragiten diguten eta hauek geldiarazteko gure esku zer dagoen. Horrez gain, hondakin bilketetan parte hartu ahal izango duzu portu bakoitzeko top3 hondakin ugarienak ezagutzeko, eta honen truke, hurrengo portura MATERen nabigatzeko zozketan sartuko zara.  

  • Kanpainaren portu guztietan
  • Ontziaren parean portu gehienetan
  • Ondarroan Alamendan

Zinema ontzian

Udako zinema aire librean ontziko kubiertan. Donostiako  Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloko (CIMASUB) laburmetrairik hoberenak ikusi ahal izango dira, baita MATEReko komunitate ekoaktiboaren baitan sortutako bideoak ere. Udarako momentu ahaztezin hoietako bat izango da. Etzazu galdu!

  • Portugalete: uztailak 8 (CIMASUB)
  • Bermeo: uztailak 11
  • Getaria: uztailak 21 (CIMASUB)
  • Mutriku: uztailak 22 (CIMASUB)

Itsas hondakinen arrantza nabigazioak

Dibertsioa eta ingurumenaren zaintza uztartzen dituen jarduera, MATERen nabigatuz. Benetako baxurako arrantza-ontzi bat erabiliko dugu, arrainak arrantzatu beharrean, flotatzen duten itsas hondakinak eta mikroplastikoak harrapatzeko, berariazko tresnarekin eta herritarrak ingurumena zaintzeko bereziki diseinatutako dinamikarekin.

Ezinbestekoa aldez aurretik erreserba: 619814225 info@mater.eus

  • Hondarribia, Ondarroa, Portugalete eta Mutrikuko portuak

Itsasoko Plastikoak Biziberritzen TAILERRA

Itsasoan aurkitzen dugun hondakin nagusietako bat plastikoa da. Jarduera honetan, plastiko horiei bizitza berria emango zaie, kontzientziazio benetako ikur bihurtuz, arazo honi buruz eta erabilera murrizteko irtenbideetaz hitz egiteko aitzakia gisa balio duten eguneroko objektu bihurtuz.

  • Kanpainaren portu guztietan

Itsas Hondakinen Karakterizazio TAILERRA

Konponbideetan eragiteKanpainaren portu guztietanko ezinbestekoa da arazo zehatza zein den jakitea. Hondakinen karakterizazioak, herritar zientziaren bidez, informazio zehatza lortu eta administrazioekin, ikerketa zentroekin eta publiko orokorrarekin partekatzeko aukera ematen digu. Izan konponbidearen parte!

  • Kanpainaren portu guztietan

“SAVE THE OCEAN” hondakinekin sormen TAILERRA

Jarduera hau Mariangela Artese eta Nora Cucurull artistekin elkarlanean izango da Save the Ocean proiektuaren baitan.

Tailer honetan txapa/brotxe batetik artelanak sortuko ditugu. MATERek harrapatutako plastikoekin, zein material eta oihal birziklatuak erabiliko ditugu tailerrean. Txapak tailerraren brotxe artistikoen oinarriak izango dira, material ezberdinekin mikro collageak sortuz.

Honako portu eta data hauetan egingo dira:

  • Bilbon, uztailak 5
  • Getarian, uztailak 20