EMAITZAK

PASAIA

#ZeroZaborUretan kanpainaren azken portuko zaborren analisia egin dugu. Pasaiako portuan inguru desberdinetako zaborrak aztertu ditugu; itsas hondakinen arrantzako ur-gainazalekoak, Alabortza senadian egindakoa eta ibiltariek stand-eko kaiolan sartu dituzten lurreko hondakinenak. Honekin, inguru bakoitzeko zaborren TOP 3 jakin ahal izan dugu: zigarrokinak, latak, mikroplastikoak, goxokien bilgarriak, globoak.. izan dira nagusi. Zer iruditzen zaizue?

Portuan jasotako zaborra

Garrantzitsua da aipatzea, Alabortzan hileko azken igandean egiten dugun zabor bilketan aurkitutakoa.

Lotsagarria benetan #Alabortza horrela ikustea #ZeroZaborUretan kanpainari amaiera emateko, boteioia ez da aitzaki!! Gazteak aldatu chipa!! 29 kg zakar ! 30 poltsa, 37 plastiko botila, 76 plastiko edalontzi, 600 zigarrokin, 114 lata…

MATER lan taldea eta boluntarioak.

MUTRIKU

Ondargain hondartzan eta lurretik jasotako zaborrak 👨‍🔬aztertuz, Mutrikuko portuko 3 hondakin ohikoenak zeintzuk diren jakin izan dugu: zigarrokinak, plastiko zatiak eta goxokien bilgarriak izan dira nagusi. Gainera, hondartzako hondarrean 4 mikroplastiko /m² aurkitu ditugu.

Mutrikuko portu inguruan jasotako zaborra

BILBO

Bilboko portuan jasotako hondakinen 👨‍🔬analisia egin dugu, batetik lurretik jasotakoak eta bestetik @itsasmuseum parean dagoen moilan salabardoekin arrantzatutakoak.

Irudietan ikus dezakezue zer nolako zabor pilaketa zegoen, guztiaren %10 bakarrik jaso genuen, baina emaitzetan argi ikusten da nondik datozen: 1475 mikroplastiko (254 pellet eta 1180 poliespan zatitxo), 206 plastiko zati, 131 goxoki bilgarriak, 55 globo, 8 musuko, 9 metxero, 31 azukre bilgarri… Baten bat zurea al da? Seguru baten bat zurea ez dela?

Bilboko portuan jasotako zaborra
Jasotako pellet aleak
Eskailaratan pilatutako zaborra

PORTUGALETE

Portugaleteko portuan lurretik jasotako zaborrak aztertuz, 3 hondakin ohikoenak zeintzuk diren ezagutu dugu: zigarrokinak, goxokien bilgarriak eta plastiko zatiak izan dira  nagus

Lurretik jasotako hondakinak

BERMEO

Bermeoko portuan lurretik jasotako zaborrak aztertuz, 3 hondakin ohikoenak zeintzuk diren ezagutu dugu: zigarrokinak, goxokien bilgarriak eta plastiko zatiak izan dira nagusi.

Lurretik jasotako hondakinak

ONDARROA

Arrigorri hondartzan eta lurretik jasotako zaborrak aztertuz, Ondarruko portuko 3 hondakin ohikoenak zeintzuk diren ezagutu dugu: zigarrokinak, plastiko zatiak eta poliespana nagusi izan dira oraingoan. Arrigorri hondartzan 7.3 mikroplastiko metro karratuko kontzentrazioa neurtu genuen herritar zientzia erabiliz. Harrigarria!

Lurretik eta Arrigorri hondartzan hartutako zaborrak

GETARIA

Malkorbe hondartzan eta lurretik jasotako zaborrak aztertuz, Getariako portuko 3 hondakin ohikoenak zeintzuk diren ezagutu dugu: zigarrokinak eta plastiko zatiak non nahi beti bezala!

Getariako Malkorbe hondartzan jasotako itsas hondakinak

HONDARRIBIA

Kanpainaren lehenengo portua jada atzean utzita, Hondarribiko zaborren analisia egin dugu. Portu honetan inguru ezberdineko zaborrak aztertu ditugu; itsas hondakinen arrantzako ur-gainazalekoak, urpekari batek eman zizkigun itsas hondokoak eta ibiltariek standeko kaiolan sartu zituzten lurreko hondakinak. Honekin inguru bakoitzeko TOP 3 zaborrak jakin ditugu, zer deritzozue?